Hasi dira hockey pista zaharra eraisten Santutxun

uriola.eus 2014ko api. 1a, 19:51

Etxebarria etxaldea berritzen ari da Bilboko Udala eta obra horretan desagertuko da 60 urte baino gehiagoko hockey pista. Gaur sartu dira hondeamakinak lehen aldiz.

Santutxuko Hockey Taldea ez da entrenatu eta jokatzeko leku gabe geratuko. Udal ordezkariekin hainbat negoziaketaren ostean, taldeak egoitza berria izango du, hockeyrako espresuki eraikitako pabiloia Txurdinagako kiroldegian.

Joan den larunbatean, martxoak 29, ekitaldi ugari antolatu zituen Santutxuko Hockey Taldeak pista zaharrari agur egin eta pabiloi berriari ongietorria emateko.