“Abortatzeko eskubidea! Gure gorputza, gure erabakia!” lelopean manifestazioa deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak Iruñean. Martxa arratsaldeko 17:30ean hasiko da Golem zinemetatik eta Iruñeako kaleak zeharkatuko ditu. Abortatzeko eskubidearen aldeko Bilboko plataformak atzo egindako agerraldian jakinarazi zuenez, Euskal Herriko herri eta hiri ezberdinetatik autobusak aterako dira manifestaziora joateko. Bilboko autobusa 14:00etan abiatuko da San Nikolasetik eta izena emateko abortumaninazionala@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali behar da.
Atzoko agerraldian azaldu zutenez, hiritar orori Iruñeara joateko deia luzatzen diote erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko