Kantuzaleek Bilbon dute hitzordua larunbatean

uriola.eus 2014ko api. 3a, 13:22
Euskal Herriko hiriburuen artean Bilbon sortu da azken kantu taldea. Dinamika horri bultzada emateko, Euskal Herri osoko kantuzaleak Bilboko kaleetan kantura gonbidatu dituzte larunbat honetan.

Zazpi Kaleetan kantatuko dute zazpi herrialdeetako kantuzaleek. Horretarako herrialde bakoitzari kale bat egokitu zaio, beren kantu esanguratsuenak abesteko. Kale horiek, baita inguruko balkoi batzuk ere, herrialde bakoitzeko ezaugarriekin hornituko dira espresuki larunbaterako (estandartea, banderolak, sinbologi propioa…). Kantua ardatz izango bada ere, egitarauan beste jardun batzuk ere izango dira, hala nola, bertsoak, dantzak eta kalejirak.

Bilboko Konpartsak, Euskal Kantuzaleen Elkartea, Euskal Herria Kantuz eta Bilbo Kantariren ekimena da "Zazpiak oihal batetik” ekimena.

EGITARAUA 

  • EGUERDIKO KANTUJIRA. “Zazpiak oihal batetik” ekimena arratsaldeko 18:00etan hasiko bada  ere, eguerdiko 12:30ean kantujira bat egiteko aukera eskainiko dute, ez da beharrezkoa bertaratzea, borondatezko kontu bat izango da. Bilboko Zabalgunetik, erdialdetik abiatuko dira, IRUÑA kafetegi aurrean kokatuta dagoen parketik. 
  • BAZKARIA. Eguerdian Bilbon bazkaldu nahi dutenentzako, Bilboko Kafe Antzokian 300 pentsonentzako bazkaria antolatuko da. EZ DAGO LEKURIK, oso arin erreserbatu ziren leku guztiak.
  • Alde Zaharreko UNAMUNO PLAZAN kokatuko da gure hasiera. Bazkal ondoren ere, bertan musika jarri eta kantu-dantzan aritzeko aukera izango da. 
  • 18:00etan, UNAMUNO PLAZAN ELKARRETARATZEA. Bertan elkartuko dira kantuzale eta musikari guztiak. “Zazpiak oihal batetik” ekimena hasi bitartean hainbat kantu eta dantza egiteko aukera izango da. 
  • 18:30ean. ZAZPIAK OIHAL BATETIK ekimena.
  • 21:00etan, PLAZA BARRIAN “Zazpiak oihal batetik” ekimenaren amaiera. Kantuak eta dantzak.