Eskurtze parkean Erdi Aroko ohiturak nagusituko dura asteburu osoan zehar. Tailerrak, esposaketak, musika saioak eta jan-edana ez dira faltako. Bosgarren urtea da azoka hau antolatzen dutela eta urteroko arrakasta izatea espero dute aurten ere.
Tailerren artean, malabareak, eskrima edota tradiziozko instrumentuak erabiltzen ikasteko aukera egongo da. Era berean, tortura, arma edota medikuntza gailuen esposaketak ikusi ahalko dira eta kale antzerkiaz, magiaz, ipuin kontalariez zein kontzertuez gozatu.