Museoek, antzinatasunean jendea zelan janzten zen erakutsiko diete partaideei. Hari magikoari jarraituz, pausoz pauso, puntadaz puntada, aspaldi erabiltzen ziren jantziek ez dutela gaur egungoen antz handirik ikusi ahal izango da. Horrela, lihoa eta artilea fabrikatzeko prozesuak zentratuko du Euskal Museoaren jarduera; zaldunen eta andereen jantziak izango dira Arkeologi Museoko tailerraren protagonistak; eta jitoi baten, emakume greziarren jantzi tipikoaren, diseinua landuko da Berreginen Museoan.
Tailerrak asteazkenean eta ostiralean, apirilaren 23an eta 25ean, izango dira, goizeko 10:30etatik aurrera, eta 2 ordu inguruko iraupena izango dute. 30 minutu eskainiko zaizkio erakusketa gune bakoitzean prestatutako jarduerari. Talde bakoitzak museo batean emango dio hasiera bere jarduerari, eta hiruetatik igaroko da. Ibilbidearen noranzkoa hau izango da: Arkeologi Museoa, Euskal Museoa, Berreginen Museoa, Arkeologi Museoa.
Jardueraren helburua, jolasaren bitartez, partaideek garai bakoitzean erabiltzen ziren jantziak bereiztea eta horiek fabrikatzeko prozesua ikastea da.
Izena emateko azken eguna apirilaren 16a, asteazkena, izango da Euskal Museoan (Miguel de Unamuno plaza 4) edo 94 415 54 23 telefono zenbakira deituz. Jardueran parte hartzeko prezioa 3 eurokoa izango da helduentzat eta doakoa 12 urtetik beherakoentzat. Familia edo talde bakoitzak museo bakarrean ordainduko du sarrera, jardueraren hasieran. Beharrezkoa izango da familia talde bakoitzean heldu bat egotea, gutxienez.