Ostegun Santu egunez, apirilaren 17an, jokatuko da Deustu-Ingeniariak estropadako 34. norgehiagoka Bilboko itsasadarrean, 13:00ean. Hitzordu honen harira, estropadaren sustatzailea den Pride taldeak Deustuko zubia irekitzeko eskaera egin dio Udalari.
Gaur jakin dugunez baina, “zubia ireki ahal izateko hainbat eskuhartze beharko lirateke eta horiek ez daude aurreikusita, agian etorkizunean posible izango da”. Hortaz, argazkian ikus daitekeen irudia aurten ez da gauzatuko.
Azken bost urteetan Deustuko zubia ez da hitzordu honetarako ireki, egitura arazoengatik lehenik eta zaharberritze lanak egiten hari zirelako gero. Azken aldiz 2008ko estropadan ireki zen, eta 2001etik ordura arte, urteroko ohitura izan zen.
Bitxikeri modura, Deustuko Jai Batzordeak aurtengo jaietan, Deustuko zubia irekita erakusten duen irudia erabili du, edalontzi berrerabilgarrietan.