Egitaraua
Larunbata, apirilak 12:
11:00etan, auzo-txupinazioarekin festari hasiera emango diote, auzo bakoitzeko ordezkariek txupinazoa botako dutelarik. Ondoren, puzgarriak eta tailerrak egongo dira auzoetako aisialdi taldeei esker.
Goiz osoan zehar, paella txapelketa egongo da eta “Las Fellini” taldeak egingo du epaile lana.
13:00etan, jai herrikoien aldeko ekarretaratzea egingo dute.
16:30ean, auzoen arteko I.Piragua lasterketa egongo da, Arenaleko zubitik Udaletxeko zubiraino. Bilboko Piraguen I.Ikurrina jokoan izango dute.
Jarraian, animazio‐talde batek giroa alaituko du eta 19:00etan, Mandoilek eta Honat taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da.
Igandean, apirilak 13:
11:00etan, Sagardo eta Txorizo dastaketa egingo dute Areatzan.
11:30ean, “Bat bi hiru festa” taldeak haurrentzako animazioa prestatu du.
13:00etan, Bilboko auzoetako dantza talde ezberdinen emanaldia egongo da eta 18:30ean, Ze Esatek! Taldearen kontzertuarekin jaiari amaiera emango zaio.