Ikuseza gainditzeko kalera irten dira etxerik gabeak

uriola.eus 2014ko api. 10a, 17:18
mardefueguitosblog.wordpress.com
Etxerik gabeko pertsonek geroz eta egoera "larriagoa" bizi dutela eta, kalera irten dira gaur zarama poltsak soinen jantzita.

Salaketa eta eskaera ugari luzatu dituzte Beste Bi plataformako kideek eta horiek babestera Bilbo erdigunera bertaratu diren hiritarrek gaur goizeko agerraldian hiru zutabetan antolaturik. Besteak beste, lotarako aterpeak neguan ez ezik urte osoan zabalik uzteko, gizarteratze prozesuan lagunduko dieten baliabideak ez murrizteko eta Gizarte Zerbitzu sistema berriak euren beharrizanetara moldatzeko eskatu dute.

Beste Biren arabera “pertsonen eskubideen etenik gabeko galerak Ongizate Estatua hondatzen ari da eta, batik bat, okerren daudenak zigortzen ditu, etxerik gabekoak”. Irudikatu duten errealitate ilunak argia ere izan du, zorionez. Aurtengo neguan, Bizkaian, ez da etxerik gabeko pertsonarik hil kale gorrian. “Hurrengo azaroko elkarretaratzean gauza bera esatea espero dugu”, adierazi dute.

Zazpi urte daramatza bazterkeria gaietan lanean diharduten eragileak bateratzen dituen Beste Bi plataformak lanean, “etxebizitza denon eskubide dela defendatzen”.