Pello Lopez de Munain, txanponaren bultzatzatzaile batek gaur goizeko agerraldian azaldu duenez, lehenengo hilabete honetan erabiltzaileek 3.000 Ekhi baino gehiago eskuratu dituzte eta komertzioek ez dute kopuru horren gehiengoa eurotara aldatu. "Dirua gure herrian geratzen da, saltoki batetik bestera pasatzen da eta gertuko ekonomia indartzen du"esan du ordezkariak. Ekimenaren sustatzaileek adierazi dutenez, hilabete honetan lortutako 200 bazkideek "egunero, gertutik, aldaketa sustatzen dute".
Bilbotik hartarago
Urrengo pausaetara begira, Ekhiren helburu nagusia udalerri berrietara zabaltzea dela plazaratu dute. "Barakaldo eta Munitibarrek aldaketa-bulegoak epe laburrean izan ditzaten diardugu". Hala ere, zabaltze prozesu honek ez "presarik ez daukala" gehitu dute; izan ere, "udalerri berri batean Ekhi-a erabiltzeko nahia auzokide eta tokiko saltokietatik jaio behar baitu, azken finean hauek bait dute inguruaren beharrizanen ezagutza" .
Eki-arekin gehiago saltzen dut
Azkenik, hainbat merkatarik txanpon berrira atxikitzeko arrazoiak azaldu dituzte.
Artekale 35 an dagoen Abraxas-Platinelako Ilia: "Ekhi-ra gehitu nintzen nire merkatutik, arrazoizko ekonomia, jasangarri eta gertukoa sustatu nahi nuelako".
Cafe Liverpool-eko Albertok honakoa azpimarratu du: "Txanponak merkatarien arteko salmentak bultzatzen ditu, gertuko sarea indartuz."
Enpresek ere, txanpona bezeroen fideltasuna leialtzeko tresna egokia dela uste dute.
Amaitzeko, Vegamante elikadura dendako Idoiaren hitzen arabera: "Ekhi-ri esker dendan gende gehiago sartzen da".