12:00etan, manifestazioa abiatuko da Golem zinemetatik eta Sarasate Pasealekuan amaituko dute ekitaldi politikoarekin. 15:00etan, herri bazkaria egingo dute Anaitasuna kiroldegian eta egun osoan zehar, "Indefesta" egongo da Iruñeako Alde Zaharrean; adin guztietako jendearentzat ikuskizunak eta jaia.
Aberri Egun "guztiz zabala eta parte-hartzailea" izatea bilatzen dute Independentistak Sareanetik, "independentista guztiok aniztasunean elkarturik aldarrikapena eta jaia uztartzeko eguna baita". Beraz, independentista guztiei Iruñeara joateko deia luzatu diete, "denok batera gure herriaren etorkizuna erabaki nahi dugula adierazteko; independentzia nahi eta behar dugula aldarrikatzeko; gehiengoa garela erakusteko".
Urtero legez, Bilbotik autobusak aterako dira Aberri Egunera joateko; 09:00etan San Nikolasetik. 10 euro ordaindu behar dira eta aldez aurretik, ohiko tokietan izena eman, Kirruli Kultur Elkartean edota Errondabiden, besteak beste.