Bilboko Udalak bultzatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Euskal Kultura eta Abangoardiaren lehenengo Jaialdiak bere helburua lortu du Udalaren esanetan, “hiria bizirik, aktibo eta erakargarri mantentzea Aste Santuan, bai turistentzat, bai bertokoentzat ere”. Guztira 150 plan eta proposamen baino gehiago plazaratu dira, gustu eta publiko mota guztientzat, Bilbo ezinbesteko “hitzordu” bihurtuz Aste Santuan.
51.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute `basque FEST 2014´ean. Eragilea Bilboko Udala izan da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin; izan ere, edizio honetan indarrak batu dituzte ekitaldiaren programa hobetzeko eta sustatzeko. Lehenengo hiru jaiegunetako ekintzak oso arrakastatsuak izan dira publiko eta parte-hartze aldetik.