Ibarretxe, Aoiz eta Zabaletak erabakitzeko eskubidearen inguruko hitzaldia eskainiko dute

uriola.eus 2014ko api. 23a, 15:45
Apirilaren 29an, Juan Jose Ibarretxe, Floren Aoiz eta Gemma Zabaletak Gure Esku Dago dinamikaren baitan, hitzaldia eskainiko dute 19:00etan, Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan.

Ekainaren 8ari begira, Gure Esku Dagok ekintzak antolatzen jarraitzen du. Asteartean, apirilak 29, Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiak; Floren Aoiz Ezker Abertzaleko politikari, idazle eta iruzkingileak eta Gemma Zabaleta Eusko Legebiltzarreko legebiltzarki ohiak, erabakitzeko eskubidearen inguruko hitzaldia eskainiko dute EHUren Bilboko paraninfoan.

 

Gure Esku Dago Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika da, 2013ko ekainaren 8an hasi zena. Euskaldunon erabakitzearen eskubidearen alde herri aktibazioa eta atxikimendua lortzea duena hasierako helburu. Ezaugarria: anitza eta parte-hartzailea izatea, tokian tokiko ekimenei aterkia eskainiz. Erabakitze eskubidearen alde indarrak metatu nahi dituzte Euskal Herrian bizi den gatazka politikoaren iturburua delako, aldarrikapen prepolitikoa delako, oinarri demokratiko bat sortzearen alde.