Ernaik manifestazio nazionala deitu Bilbon maiatzaren 3an

uriola.eus 2014ko api. 24a, 11:13
Maiatzaren 3an, Euskal Herriko gazteek hitzordu garrantzitsua dute Bilbon; Ernai gazte antolakundeak deitutako manifestazio nazionala. Martxa arratsaldeko 17:30ean abiatuko da Deustuko zubitik.

“Sistema larrutu, eraldaketa gure baitan!” lelopean, Ernai gazte antolakundeak manifestazio nazionala egingo du Bilbon maiatzaren 3an. Martxa horren bidez, gazteek bizi duten egoera zalatzea dute helburu.

Datozen egunetan, hitzorduaren inguruko informazio gehiago emango du Ernaik. Orain arte, bi bideo kaleratu dituzte manifestaldirako deia zabaltzeko.