Maiatzaren Lehena heltzer dago eta ondorioz, Olabeagako lagunek auzoko Aste Gorria antolatu dute.
Gaur, apirilak 25, lau sindikatu ezberdinetako kideek; CCOOeko Mikel Vazquez, LAB sindikatuko Marijo Romero, UGTko Jesus Garcia de Cos eta ESK sindikatuko Igor Merak, langile klasearen egoeraren gaineko mahai ingurua eskainiko dute. Hitzaldia 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.
Apirilaren 30ean, asteazkena, 20:30ean, `La batalla de Euskalduna´ bideo dokumentala proiektatuko dute.
Asteari amaiera emateko, maiatzaren 1ean, Herri Bazkaria egingo dute. Parte hartu nahi dutenek, Ametsgorrin edota kulturametsgorri@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita izena eman beharko dute. Bazkariak 10 euro balioko ditu.