Izaskun Urien Azpitarte, Osalaneko Zuzendari Nagusiaren adierazpenak:
Osalanek pertsonekiko duen konpromisoa langileen ongizate eta lan osasunaren alde egiten duen lanaren giltzarria da. Horretarako, lan arriskuen prebentziorako lan kudeaketa eraginkorra eta iraunkorra ezinbestekoa da.
Guretzako urteko egun guztiak dira " lan segurtasun eta osasunaren aldeko egunak". Apirilak 28an, Lan Segurtasun eta Osasunaren Aldeko Nazioarteko Eguna ospatzea, lanpostu osasuntsuak eta seguruak lortzeko lan munduko agente guztion artean egin behar dugun esfortzua azpimarratzeko aukera ezinhobea dugu. Lan arriskuen prebentzioaren politika aktiboa da helburu hau lortzeko beharrezko eremua.
Aurtongo apirilak 28a "Laneko segurtasun eta osasuna produktu kimikoak erabiltzean" gaiari dedikatuta dago eta produktu hauen kudeaketa arrazoizko eran garatzeko beharrezkoak diren esfortzuen koordinazioa azpimarratzen du.
Alor honetan hobetzeko, OSALANen, 2014an agente kimikoekin lotutako zenbat jarduera aurreikusi ditugu: Euskadiko Autonomi Erkidegoaren arrisku kimikoaren egoeraren diagnostikoa, enpresetan agente kimikoen ebaluazioan kalitateta sustatu eta kolaborazio eremuak sortu eta zerbitzuetako sektorean agente kimikoen egoeraren ebaluazioa egin.
Lan Segurtasun eta Osasunaren Euskal Erakundea bezala OSALANen Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko legearen eta Europar Zuzentarauen ondoriozko Prebentzioaren Kultura helarazteaz arduratzen gara.
Nazioarte mailan zenbait ekintza garatzen ditugu. Aurtongo irailan Industria Segurtasunerako Espaniar Plataforma Teknologikoarekin batera"Future Safety and Segurity Reasearch in Europe" Europako Kongresuan parte hartuko dugu, segurtasunerako berrikuntza eta teknologiaren ingurukoa. Ezin ditugu ahaztu, atzerriko unibertsitateekin batera garatzen ditugun proiektuak edota SAFERA-ERANET proiektuan parte hartzen dugula baita ere, Hazkuntza Jasangarria eta adimendua lortzeko Industria Segurtasunaren Europako Ikerkuntzaren koordinaziorako. 2015ean Osalaneko Laneko Segurtasun eta Osasunerako Nazioarteko Kongresua ospatuko dugu.
Geure helburua kalitatezko lan osasuna urteko egun guztietan lortzea da.