Honek, administrazio publikoen "utzikeriak eta konplizitate ideologikoak, eta enpresetan dagoen benetako prebentzioaren ezak lan istripuak eta laneko gaixotasunak areagotzea" ekarri dutela adierazi dute; baita, "mutualitateek betetzen duten lanaren ondorioz, istripu eta gaixotasun horien lan jatorria ukatu egiten delaa sarritan, osasun sistema publikora desbideratuz".
Mutualitateak irabazi asmorik gabeko enpresari elkarteak direla baieztatu dute legearen definizioaren arabera, elkarte hauek Segurantza Sozialeko diru publikoaren kudeaketan lagundu eta laneko gertakizunetan botere osoa dutelako. Urteekin, gainera, boterea handitu izana egotzi diete: "gertakizun arruntetan (langile klaseaganako diskriminaziorik gabeko eta gehiegizko kontrola erabiltzen dutelarik) odolkideen gaixotasun larriengatiko prestazioan, autonomoen langabezian…; administrazio publikoenak izan behar zirenak, mutualitateen eskuetan dira".
Hori guztia eredu zehatz bati lotuta dago euren aburuz: "Interes pribatuaren mesedean publikoa denaren deskapitalizazioa". Datozen hilabeteetan, 90. hamarkadan hasitako bideak, "mutualitateen boterea handiagotzean oinarritua", ondorio larriagoak ekarriko dituela esan dute; "martxan diren zirriborro ezberdinek (Mutualitateen Legea eta Aldi-baterako Ezintasunari buruzko Errege Dekretua) enpresari elkarte hauen boterea handituko dute, osasun sistema publikoa eta langileria (Osasunbidea-Osakidetza) ahalmenik gabe utziz". Oraingo egoera ekonomikoan "aurreztu beharra edo langileon iruzurra sistema publikoari, horrelako argudio faltsuetan oinarritzen dira publikoa dena deskapitalizatzeko eta negozioa esku pribatuetan uzteko, baita lehentasunezkoa den osasun arloan ere".
Hauek dira zirriborroetan ikus daitezkeen araudi aldaketak:
• Enpresa eta mutua-arteko hitzarmenen iraupena 3 urtera luzatzea.
• Bajaren jatorria, lanekoa edo arrunta den erabakia, mutualitateak hartzea.
• Mutualitateak emandako altari erreklamazioa sartzeko epea 10 egunetara murriztea.
• Gaixotasunen bataz besteko iraupen optimoa taulatan jaso eta, horren arabera, bajaren iraupena kontrolatzea.
• Zerbitzu publikoek emandako bajaren burokrazia handitzea (mutualitateak emandakoetan ez) jarraipen eta kontrol informeak.
• Zerbitzu publikoetan dauden gure historia klinikoak GSINk ikusi ahal izatea. Eta mutualitateei gero eta informa eta dokumentu kantitate sarbide gehiago.
• Gertakizun arruntetan:
◦ Bajaren lehen egunetik zita emateko aukera dute.
◦ Errekonozimenduak egitera derrigortuak izatea (bestela, GSINk badu osasun alta ematea, eta mutualitateak ere badu bajaren prestazioa kentzea).
◦ Mutualitateak agindutako diagnosirako probak, tratamendu terapeutiko eta erreabilitatzaileak, zerbitzu publikoak ordaintzea.
◦ Mutualitatearen errekonozimendutara ez joateagatiko arrazoiak demostratzeko 10 egun, bestela mutualitateak prestazioa kenduko luke.
◦ Mutualitateak altarako proposamena egitea.
Aldaketa honek zera dakarrela diote:
• Zentralizazioa. Osasun sistema publikoaren eskuduntzak eta honen ikuskatzailetza medikoaren eskuduntzak zentralizatzen eta deskapitalizatzen dituzte.
• Osasun publikoa pribatizatzen da, osasun sistema publikoaren ekitate eta unibertsaltasun irizpideen aurka.
• Sistema sanitarioa zatibitu egiten ari da: bata, sendoa, jardunean dauden langileentzat, kudeaketa pribatizatzen duena; bestea, publikoa, deskapitalizatua, benefizentziatik hurbilago dena.
• Sistema pribatu hori funtsa publikoekin finantzatzea, kotizazioetatik nahiz diagnosia eta tratamenduetako azterketak eta tratamenduak aurreratuz, sistema sanitarioak egin dituen ordainketatik deribatuak.
• Mutualitateen eta enpreseen erabateko ahalduntzea.
• Enpresen mutualitateetako benetako jarduera ez da benetan kontrolatzen.
Behin betikoz, Mutuentzako ahalmen berriek, langile klasearen kontrola areagotzea ekarriko dute, eta argi dago nola egungo ereduak, erreformak bata bestearen atzetik dabilzkiela, sistema publikoaren suntsiketa dakarren: osasunaren eredu pribatua eta ekonomizistarantz garamatzate; eredu honek botere osoa mutualitateei eman die, inolako kontrolik gabe, laneko gaixotasunen erregistroan dagoen iruzurra zigortu gabe. Kudeaketa pribatua publikoa baino hobea delakoaren aitzakian; baina, alta goiztiarrak edo eta gaixo diren pertsonen kaleratzeak dakarren kostu soziala ezkutatuz.
Horregatik guztiagatik (mutualitateen praktika okerrak, bai gertakizun arruntetan bai profesionaletan, bai amatasuna eta edoskitzeko arriskuen aurrean ukazio eta dilatazioa; erreformak eta patronalaren botere hartzea (enpresak eta mutualitateak) eta eredu publikoaren desmantelatzea) eta jakinda gaur egun ez dela existitzen eredu ideal bat, euren ustez publikoa indartu behar da pribatuaren aurrean, enpresatan ez dadin kontratatuko mutualitateekin gertakizun arrunten kontrola, laneko gertakizunak GSINekin kontratatu daitezen, eta osasun arreta Osasunbidea-Osakidetzak eman dezaten. Era horretara, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak batzen dituen kotizazioak osasungintzako zerbitzu publikoa kaltetuko lukeela diote, hau da, errekurtso gehiago suposatu beharko lukete bai ekonomikoki bai giza baliabideen aldetik, horrela zerbitzuaren kalitatea hobetuz.
Hori horrela, hurrengo apirilaren 28an, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzaren bulegoetan kontingentzi profesionalen kobertura aldaketaren eskaera (gaur egun mutualitate batean gizarte segurantzari eskaera) erregistratuko du LABek. Horrela osasun zerbitzua Osasunbideak eta Osakidetzak betetzea eskatuko dute. Langile klasearen osasunaren defentsa eta arlo publiko defentsan ildo bat markatuko dute, beste eredu baterako biedean lehen pausu bezala: eredu publikoaren defentsan, berdintzailea, unibertsala, bakarra, kalitatezkoa, erabiltzaileen arretarako oinarrizko eskubideen karta garatuko lukeena, Euskal Herrikoa, prebentzioari begirakoa, parte-hartzailea, ikerkuntzaren bultzatzailea. Langile klasearen osasuna berezko eskubidetzat onartua izango duen eredua, faktore ekonomikoen baldintzetatik libre, eta osasun irizpideek soilik gidatua.