Giza katerako spota grabatu zuen atzo Gure Esku Dagok Bilbon. Grabaziorako 100 pertsona behar zirela iragarri bazuten ere, 500 lagun gerturatu ziren goizeko 09:00etan, Guggenheim museo aurrera. Antolatzaileak "benetan pozik" agertu dira jendeak izandako arrerarekin.
Oraindik beste hainbat grabaketa egun falta dira. Gaur, goizeko 10:00etan, Donostian egon dira, Kursaal parean dagoen Gure Eskuren egoitzan. Bihar, 09:00etan, Bardeetan dute hitzordua, Castil de Tierran; eta eguerdiko 15:00etan, Gasteizeko Letren Fakultatean. Bukatzeko, apirilaren 30ean, 09:00etan, Iruñean egingo dira grabaketak eta 14:30ean, Berriozarreko Eguzki Plazan.