Ernaik manifestazio nazionala egingo du bihar Deustuko zubitik

uriola.eus 2014ko mai. 2a, 09:31

Iturria: Ernai Gazte Antolakundea
Apirilaren 26an jakinarazi zuten Ernai gazte antolakundeko kideek, maiatzaren 3an "manifestAKZIO" nazionala egingo dutela Bilbon. Maiatzaren 1aren testuinguruan kokatu dute hitzordua eta "ekintza eta aldarria uztartuko dituen" mobilizazioa izango dela azaldu zuten.

Ernaik agerraldia egin zuen apirilaren 26an Deustuko Zubian; bihar egingo dute lehen manifestazio nazionala aurkezteko. Bertan plazaratu zuten, gazteak "prekarietatera, eredu heteropatriarkalera eta hezkuntza eredu merkatilizatu, elitista eta inposatura kondenatzen" dituen "sistema larrutu eta bestelako eredu baten eraikuntzan sakontzeko" batuko direla; "burujabetza oinarri duen bestelako eredu baten alde".

"Gure guraso edo aiton amonek sistemaren zapalkuntzaren aurrean egindako borroka desagerrarazten utzi gabe, eta gazte langile moduan dagokigun memoria lana eginez, orain guri dagokigu amesten dugu herriaren alde ekin eta zapaltzen gaituen sistema honen aurrean parez pare jartzea", aldarrikatu zuten.

Burutakzio Topaketetan "sistemari aurre egiteko ideia eta esperientziak trukatu" dituztela diote eta orain, "burutakzioan bezala, guztiok elkartu eta praktikaren bidez sistema iraultzen jarraitzeko unea" dela. Gauzak horrela,bihar, maiatzak 3, arratsaldeko 17:30ean, Deustuko Zubitik manifestazio nazionala abiatuko dute.