Mobilizazio ugari egin dituzte sindikatuek Lan Osasunaren Nazioarteko Egunagatik. LABek Sabino Arana 33tik, Asepeyotik, martxa abiatu du 11:30ean, eta Kale Nagusiko 89.zenbakian, Gizarte Segurantzan, bukatu dute.
ELA sindikatuak ekitaldia egin du 10:00etan, Esperantzako frontoian. Ondoren, 11:30ean, manifestazioa hasi dute bertatik, Eusko Jaurlaritzara.
STEE-EILASek, elkarretaratzea burutu du Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, 11:30ean, "Gainzamak zapaltzen gaitu" lelopean. Bertan, gutun bat eman diote Olatz Garamendi, administrazio eta zerbitzu sailburuordeari, euren eskaerak helaraziz.
Bestalde, UGT-k plaza Eliptikotik abiatu du martxa 11:30ean.