Elkartzen: "Lan istripuen datu eskandalagarriak kapitalismoaren esplotazio basatiaren ondorioak dira"

Elkartzen 2014ko api. 29a, 10:08

Euskal Herrian urtean zehar ematen diren lan istripuen datu eskandalagarriak, 2013an 50 langilek galdu zuten bizitza euren lanpostuetan, ez dira zorte txarraren edota kasualitatearen ondorio izan. Enpresarien etekinen gose itsuaren eta instituzioek lan osasunaren arloan duten eraginkortasun eskasaren ondorio dira.

Egoera honen aurrean ezin dugu beste alde batetara begira egon, izan ere, langileoi ez baitzaigu bermatzen ari gure lanaldiaren ondoren gure etxera osasunez edota bizirik iritsiko garen ziurtasuna. Elkartzenetik ziurtasun osoa daukagu heriotza horiek ekidin daitezkeela, kapitalismoaren esplotazio basatiaren ondorio baitira, ABLEn kontratuetan babesten direlarik, eta gero eta gehiago orokortu diren aldi baterako kontratuetan ere.

Aipatu gabe ezin dugu utzi lanpostuetan ematen den lan erritmoen intentsifikazioa, lanaldi gero eta luzeagoak, aparteko orduak... Azpikontratazioa, gero eta gehiago zabaltzen ari dena, eragin izugarria dauka lan istripuen aferan, lan baldintzak okertzen direlako horrelako kontratazioaren bidez.  Langileon eskubideak etengabean ari dira murrizten eta guk hori gure bizitzekin ari gara ordaintzen.  Egoera honetan, emakumeak, gazteak eta migranteak gara, lanaren prekarietatearen ondorioak jasaten ari garenak. Esan gabe doa, lan eskubidea bermatua ez dugun herritarrak eta langabeziaren atzaparretan murgiltzen garenak ditugun zailtasunak. Euskal Herrian 223.000 pertsona inguru langabezian dago.

Euskal Herriko bi taldek beren kantuetan abestutako esaldiok paradogikoak iruditu ba daitezke ere, zuzen eta argiak ziren. Hertzainakek zioen bezala "Odolaren usaina biolentziaren erresumena” edota Potato taldeko kideek bere reggae erritmorekin  “Me matan si no trabajo y si trabajo me matan”. Bitartean enpresarien etekinek gora egiten dute.

Arrazoi guzti hauek harreman zuzena dute lan istripuekin. Hori dela eta Elkartzenek ondorengoa exigitzen:

1.-Lan Osasuneko alorrean dauden legeak bete ditzatela.
2.-Lan Segurtasun Plan eraginkorrak jarri ditzatela martxan.
3.-Kontratu prekarioei amaiera eman diezaietela. ABLE bidezko kontratuen amaiera.
4.-Sexu, etnia edota adinagatik ematen den soldata diskriminazioarekin amaitu dezatela..
5.-Aparteko orduak eta lanaldi luzeekin amaitzea. Ez da beharrezkoa horrenbeste lan egitea bizi ahal izateko. Konponbidea lana (eremu publikoan zein pribatuan) eta  aberastasunaren banatzearen bidetik etorriko da.

Lan istripu gehigorik ez!