Sabin Anuzita Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Saileko Zinegotzi Ordezkariak; Ruben Rodriguez Melia Bilbaoko zuzendariak; Natxo Bañares Rallyestone 2014ko zuzendariak eta Manolo Villaverde, RPMV talde antolatzailearen presidenteak, Rallystone 2014 aurkeztu dute eguerdian Melia hotelean.
Real Peña Motorista de Vizcaya-k antolatua, Bilbao Ekintza-ren laguntzaz eta Melia Bilbao Hotelaren babesarekin, Rallyestone, auto klasikoen proba bat da, "bere gogortasun eta ibilbidea dela eta" bere kategorian bakarra delarik. Bederatzigarren edizio hau, maiatzak 2, 3 eta 4an burutuko da eta ustez, 50 auto klasiko baino gehiagok hartuko dute parte. Guztira 3 etapa izango ditu eta Bizkaia eta Kantabriatik igaroko da gehien bat. Etapa guztiek Bilbon izango dituzte irteera eta helmuga puntuak eta ibilbide osoa gutxi gora-behera, 900km-koa izango da.
Gainera, Melia Bilbao Hotelaren sarreran zenbait auto klasiko kokatu dira eta aste osoan zehar, Abandoko geltokian auto erakusketa bat ikusgai egongo da, RPMV-ren bazkide eta lagunek utzitako autoekin.