Aste Nagusiko bertako pop-rock jaialdiaren XXVIII.edizioa abian da

uriola.eus 2014ko mai. 1a, 09:00

Emakume musikarien partaidetza eta euskaraz egindako lanak bereziki kontutan hartuko dira taldeak aukeratzeko orduan. Parte hartzeko inskripzioak gaurtik maiatzaren 31ra arte egin beharko dira online www.bilbao.net webgunean.

Aurreko edizioetan bezala Aste Nagusiko Bertako Pop-Rock Erakusketan parte hartu ahal izateko, Bizkaian bizi izatea edo taldekide bat gutxienez Lurralde historiko honetan erroldatuta egotea beharrezko izango da. Metal eta Pop-Rock estilo guztiak onartuko dira, jazza ezik.

Azpimarratzekoa da taldeak emakumeekin eta euskaraz egindako lanak bereziki kontutan hartuko direla taldeak aukeratzeko orduan.

Taldeek gutxienez lau kanta original  bidali beharko dituzte, bata biografia eta taldearen datuak. Aipatu beharko dira ere, zeintzuk dira erabilitako hizkuntzak, estiloa eta taldea osatzen dutenen kideen izenak.

Pop-Rock Erakusketa, 29 urtez

1985ean jaio zen Aste Nagusiko Pop Rock Erakusketa pop-rock musikan bere tokia bilatzen ari diren Bizkaiko taldeei bultzada bat emateko asmoarekin. Urte hauetan 1750 maketa baino gehiago aurkeztu dira eta 278 talde ezberdin ezagutzera emateko aukera izan dute Aste Nagusian egiten den erakusketa honi esker, Bilboko Udaleko Jai eta Herritarrentzako Arreta sailak antolatua.

Erripako kaia, Unamuno plaza, Areatza, Bailen kalea eta Bilborock izan dira jaialdi honen eszenatoki. Urteak pasa ahala, jailadi hau Bilboko jaien erreferente bihurtu da, baita bertako eta Bizkaia osoko musika taldeen elkargunea. WE ARE THE STANDARD, ZODIACS, GORA JAPON, ZEA MAYS, IDI BIHOTZ, ATHOM RUMBA, AUDIENCE, SATIVA, JUKE BOX RACKET, HASH, RADIO CRIMEN, PORCO BRAVO, HORN OF RHINO, EUREKA HOT 4, AINARA LEGARDON, SMILE, THE RIFFTRUCKERS, RISE TO FALL, ENEKO MOBY DICK edo RUBIA talde antzeko bandak Aste Nagusiko Bertako Pop Rock Erakusketan parte hartu zuten.

Parte hartzeko inskripzioak gaurtik maiatzaren 31ra arte egin beharko dira online www.bilbao.net webguneko agendan.