Gai asko biltzen dira saritutako ekimenen artean, hala nola, teknologia, iraunkortasuna, moda, artearen eta sorkuntzaren alorra, hirigintza edota gizarte berrikuntza. Urtean zehar eramango dira aurrera, eta, amaierako ekitaldi gisa, azaroaren 29an jaialdia antolatuko da Bilborocken. Ekitaldi horretan, saritutako ideiak hainbat modutara ikusteko aukera egongo da.
Lan sarituak
Lehiaketara aurkeztu diren 44 ekimenen artean, hauek dira sarituak:
- Urban Point (Libe Dueñas, Saray Herrero, Ana Alvarez, Saroe Pascual)
- Mugi (Irati Burgues)
- Artisten meeting pointa (Nora Aurrekoetxea, Irati Urrestarazu, Izaro Gonzalez Ieregi, Miren Jone Ernaga)
- Moda Lumiers (Mariangela Artese)
- Agronautas-Ensayos hacia la autosuficiencia (Elisa Garcia)
- Coworkalari (Guilllermo Royo, Maddi Texeiro)
- Hiri asko bere baitan (Aitor Gomez Arribillaga, Asier Olabarrieta, Unai Villena)
Artisten Meeting Pointa
Nora Aurrekoetxea Etxebarria, Irati Urrestarazu Zubizarreta, Izaro Gonzalez Ieregi eta Miren Jone Ernaga Artzelus dira proiektu honen lau sortzaileak. Euskal artisten saretzea ahalbidetuko duen proiektua da, "generazio ezberdinetako artisten topaleku fisiko eta digitala zein ezagutza eremua izan nahi duena". Horretarako gaika antolatuko dira berbaldi batzuk, gai horren inguruan jarduten duten artistek mahai inguru bat osa dezaten. Artista bakoitzak 20 minututako denbora izango du bere gogoeta edota lan prozesuaren ingurukoak partekatzeko, amaieran mahai inguruari eztabaida eta galderei pauso emanez. Aurrerago berbaldietan parte hartu duten artisten obren erakusketa bat egongo da ikusgai OKELA sormen lantegian, Artisten Meeting Pointa burutuko den egunean inauguratuz eta hile beteko iraupena izanik.
Ideiak Martxan
Lehiaketaren helburua, Bilboko gazteen eta gazte taldeen ekimen sortzaileen garapena bultzatzea da, gazte horiek Bilboko gizartean eta kulturan murgil daitezen eta horiek aberasten lagun dezaten. Lehiaketa horren bitartez, Gazteria Zerbitzuak bere laguntza eman nahi du, 18 eta 35 urte arteko gazteek esperimentatzeko eta ikasteko aukera izan dezaten, euren proiektuak garatuz.