Besteak beste, hitzaldiak, tailerra eta bertso-afari feminista egongo dira. Aurrerago egitasmoen informazio gehiago zabalduko da. Bien bitartean, bertso-afariaren nondik norakoak ezagutzera eman dituzte izena emateko beharra dagoelako.
Maiatzaren 9an, bertso-afaria egingo da Deustuko Herriko Tabernan. Miren Amuriza eta Jone Uria bertsotan entzuteko aukera egongo da eta 12 euroren truke afalduko dute bertaratzen diren lagunek. Era berean, lanbagetu eta ikasleek 8 euro ordaindu beharko dituzte. Deustuko Herriko Tabernan eta Berbaizu Euskara Elkartean izena eman daiteke.