Euskal Herriko punta-puntako bertsolariak hurbilduko dira Santutxura 30. Udaberriko Bertso Saioetan parte hartzera. Lehenego saioa bihar, eguerdiko 13:00etan izango da Santutxuko Karmelo plazan eta bertan, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendiren bertsoetaz gozatzeko aukera egongo da.
Arratsaldeko 17:30ean, aldiz, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014ren baitan, eskualde mailako bi kanporaketa jokatu ostean, Bilboaldeko finala ospatuko da Hika Ateneoan. Sailkatu diren sei bertsolariak hauek dira: Oihana Bartra Arenas, Peio Ormazabal Villanueva, Joseba Barandiaran Andueza, Txaber Ormazabal Villanueva, Arkaitz Zipitria Mendizabal eta Axier Goñi Arsuaga.
[Oihana Bartra: “Azken urteetako bertso-final onena izan daiteke”]