Iratxe Garrido eta Eneko Benito konpartsa kideek, Eguzkizaleaken mende laurdenaren harira elkarrizketa eskaini diote uriola.info-ri. Bertan azaldu dutenez, hainbat hitzordu prestatu dute 25 urte hauek ospatzeko eta konpartsa kide guztiak biltzeko.
Bihar, maiatzak 10 larunbata, 18:00etatik aurrera Alde Zaharreko kaleak hartzeko asmo dutela jakinarazi digute eta ondoren, 20:30ean, Garilak 26 taldearen kontzertu berezia egongo da 7Katu Gaztetxean. Gainera, ekainaren 28rako mendi irteera bat prestatu dute.