50 lagun inguru elkartu ziren joan den ostiral arratsaldean Bilboko Hika Ateneoan Hego Uribeko Bertsolari Txapelketako finalean. Finalistak, hurrengoak:
Arkaitz Zipitria Mendizabal
Axier Goñi Arsuaga
Joseba Barandiaran Andueza
Oihana Bartra Arenas
Peio Ormazabal Villanueva
Txaber Ormazabal Villanueva
Ariketa guztiak egin ostean, Oihana Bartra Arenasek jantzi du txapela. Horrela, udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu du bilbotarrak. Buruz burukoa Joseba Barandiaran Anduezaren kontra jokatu du.
Txapeldunari Elda Ugarte Mota Santutxuko Bertso Eskolako kideak jantzi dio txapela. Sariak banatzen, Santutxuko eta Arrigorriagako bertso eskolako kideak aritu dira.
Peio Ormazabal eta Arkaitz Zipitria lehenengo kanporaketatik sailkatu ziren finalera; Joseba Barandiaran, Txaber Ormazabal eta Axier Goñi, bigarren kanporaketatik. Oihana Bartra zuzenean sailkatu da finalera, orain urte biko txapelduna delako.
Arratiako Bertsolari Txapelketako txapeldun Igor Meñika Bengoetxea izan da.
Hurrengo saioak
Busturialdeko finala: maiatzak 10. Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, 17:30ean.
Uribe Butroeko finala: maiatzak 11. Zamudion, Parke teknologikoko aretoan (Barku eraikina) 17:30ean.
Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketei buruzko informazio gehiago www.bertsozale.com/bizkaikotxapelketa webgunean.