uriola.eus

Pitxer solidarioak, Etiopian ur putzuak egiten laguntzeko

  Jendartea  Bilbo
Bilbon bizi den edonork iturria ireki nahibeste ur edan dezake lasai asko. Janaria egitea, garbitzea, norberaren burua apaintzea… Guztiz barneratuta ditugun eguneroko ekintzak dira eta horregatik ez diegu ematen dagokien garrantzia. Orain, Bilboko iturriko ura edateak beste batzuei laguntzeko aukera ere eman dezake, Bilboko Udalak, Ur Partzuergoak eta Slowfood Bilbao-Bizkaia elkarteak diseinatu duten “H2O Bilbao” izeneko proiektu solidarioari esker.
Pitxer solidarioak, Etiopian ur putzuak egiten laguntzeko
Argazkia: bilbaointernational.com | Ikusi handiago | Argazki originala

Slow Food Bilbao-Bizkaia Elkarteko sukaldariek ekimenarekin bat egin nahi izan dute ere eta euren jatetxeetan, botilaren ordez, euro baten truke iturriko ura edateko aukera eskainiko dute, Patricia Urquiola artista asturiarrak diseinatutako pitxerretan. Bilduko den diru guztia Intermón Oxfam Elkarteari emango zaio, Etiopian edateko ur putzuak eraikitzeko lanak finantzatzeko. Jankideei proiektu honen berri emango zaie eta ondoren haren emaitzen berri ematen ere saiatuko da.

Hasierako ekarpenak

Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailaren 2012ko 80.000 euroko laguntzaren ostean, parte hartzen duten erakundeek euren harri-koskorra jarri dute. Hartara, Uren Partzuergoak eta Bilboko Udalak 200 ale erosi dituzte eta Slowfood Bilbao-Bizkaiak, berriz, 100. Eskuratutako ale horiekin 5.000 euro bildu dira. Diru horrekin, edateko 3 ur-putzu egin daitezke.

Intermón Oxfam Elkarteak deskribatzen duen bezala, proiektu honek zuzenean eragingo du 5.843 lagunengan eta planteatutako helburuekin biztanleriaren segmentu ahulengana iritsiko da, bereziki, emakumeak eta neskak. Putzuak Toke Kutaye barrutian eraikiko dira, Addis Ababako mendebaldetik 140 kilometrotara. Toke Kutaye Oromiya National Regional State-ko (ONRS) barrutietako bat da, eta ur eta saneamendu egoerarik okerrena duen Etiopiako barrutia da. Putzu bakoitzak 2.000 € inguru balio ditu.


Toke Kutaye barrutiak baliabide naturalak ditu, baita azaleko eta lurrazpiko ura ere, baina, baliabide teknikoak, logistikoak eta finantzarioak oso murritzak dira. 2007. urtean, barrutiko Ur Bulegoak “oinarrizko azterlan” bat enkargatu zuen, eta azken horrek adierazi zuen biztanleen %18ak bakarrik zuela ura eskura, eta %26ak, berriz, saneamendua (komunak, dutxak, konketak).

Edateko urik ez edukitzearen ondorioz, ehunka lagun gaixotu eta hil egiten da kutsatutako ura edategatik; elikagai gutxi ekoizten da, uztak euriaren menpe daudelako guztiz; ganadua, alegia; elikaduraren funtsezko iturria, hil egiten da uraren egoera txarretatik eratorritako gaixotasunek jota; eta emakumeek eta neskek distantzia luzeak egin behar dituzte ura aurkitzeko, beraz ez dute eskolara joateko edo komunitateko bizitzan parte hartzeko astirik. Etiopian, kulturalki, emakumea familiarentzako ura lortzeko arduraduna da, eta horrek familia eremuan ondorio batzuk eragiten ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa