BAOBAB tabernan (Printzipe kalea 1), Bilbo
TOPOketak taldeak, giro xume eta atseginean, hiriari buruz hitz egiteko topaketak antolatu ohi ditu. Oraingo honetan, maiatzaren 11an egitekoa den Bizikleta Eguna dela eta, hiriko txirrindularen erabilerari buruz hausnarketa egitera gonbidatu ditu bilbotarrak. Hurrengo saiorako, laugarrena jada, hiriko bizikletaren erabileraren gaia proposatu dute TOPOketak taldeko lagunek. Horretarako Biziz Bizi izango dute bidaide, Bilbon ibilbide luzea duen elkartea eta bizikletaren erabilera bultzatzen duena. Kirol bezala ez ezik, autoaren ordezko garraiobidea bezala aztertu nahi dute bizikletaren erabilera. Biziz Bizi taldeak gizartea sentsibilizatu nahian jarduera anitz antolatzen ditu bizikletaren inguruan. Besteak beste, Bizikleta Eguna. TOPOketak saio irekiak dira, beraz interesa izan dezakeen oro parte hartzera gonbidatuta dago.