Zortzi hilabetetan Bilboko barruti bakoitzeko zortzi obra kaleratuko dituzte Aitor Gomez, Asier Olabarrieta eta Unai Villenak. Literatura, musika eta argazkigintza nahastuz "gure irudimenarekin unibertso bisual, literario eta soinudun propioa sortu eta hiriaren ikuspegi berri bat eman gura dugu" azaldu dute.
Obrak tartean ezagutzera emango dituzte blog, liburuxka digital, ikus-entzunezko emanaldi eta argazki erakusketa baten bidez. Halaber, facebook eta twitter sare sozialen bidez ere haien obraren berri emango dute.
Ideiak Martxan lehiaketan saridun
Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailaren Gazteria zerbitzuak antolatutako lehiaketaren saridun suertatu ostean, martxan jarri dute "Hiri asko bere baitan" proiektua. Lehiaketaren helburua, Bilboko 18 eta 35 urte arteko gazteek ekimen sortzaileen garapena bultzatzea da esperimentatzeko eta ikasteko aukera izan dezaten.
Lehen obra: Atzealdean, ezkutuan