Bilboko auzoek 200 jarduera kultural inguru eskainiko dituzte maiatzean eta ekainean

uriola.eus 2014ko mai. 6a, 12:33

Besteak beste, Kultura Kalez Kale programak musika eta dantza emanaldiak, bertsolariak, zinema, hitzaldiak, erakusketak, ipuin-kontalariak, magia, antzerkia, zirkua eta tailerrak eskainiko ditu Bilboko auzoetan, maiatzean eta ekainean zehar. Egitasmoak 40.000 pertsona baino gehiago erakartzea aurreikusi dute.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 200 jarduera eta ekitalditik gora programatu ditu maiatzerako eta ekainerako hiriko zortzi barrutietan, Kuktura Kalez Kale delako programaren barruan. Ekimenak era askotako doako jarduerak bilduko ditu –musika eta dantza emanaldiak, bertsolariak, zinema, hitzaldiak, erakusketak, ipuin-kontalariak, kaleko animazioa, magia, antzerkia, zirkua eta tailerrak–, eta guztien artean 40.000 pertsona inguru erakarriko dituztela kalkulatu dute.

Kultura Kalez Kale maiatzean eta ekainean egingo da, eta programa abian jartzerakoan, auzoetako hogeita hamar bat elkarte, kultur talde, merkatari-elkarte eta Euskararen Etxea, Hacería Jazz Club eta Santutxuko Bertso Eskola bezalako era askotako kultur erakunderen lankidetza aktiboa izan da.

Programazio horren bidez, Hiriko kultur jarduera deszentralizatu eta publiko guztientzako kalitatezko eskaintza sustatu nahi da barruti guztietan. Ekimen honek gero eta garrantzi eta onarpen handiagoa du publikoaren artean. Iazko udaberrian 35.000 pertsona inguru erakarri zituela kalkulatu dute, eta horren haritik, aurtengo edizioan 40.000 pertsona baino gehiago biltzea espero dute, iaz baino jarduera gehiago programatu izanaren ondorioz.

Bi hilabeteotako kultur-jarduera horren guztizko aurrekontua 175.000 eurotik gorakoa da, eta barrutietako programen aurrekontua 346.900 eurotik 385.00 eurora igaro da, %11ko hazkundeaz. Honela, Kultura eta Hezkuntza Sailak kontsolidatu egin nahi izan ditu kultura eta aisia arloko era askotako alderdiak, "udaberriko hilabeteak kaleko ekitaldiak sustatzeko aprobetxatuz".

Udal lokaletan eta udal kultur zentroetan (liburutegietan, udaltegietan) ez ezik, emanaldiak kaleetan, plazetan, parkeetan, elizetan, ikastetxeetan, kirol kantxetan eta egoitzetan ere egingo dira, hau da, hiriko barruti guztietako 80 lekutan baino gehiagotan.

Ekimen berritzaileez gain, Hiriko kultur agendan erabat errotuta dauden jarduerak ere aurki daitezke, hala nola, Dantza Plazetan (kale eta plazetako erromeria, dantza-erakuskaldi eta kalejiren bitartez euskal folklore herrikoia sustatzen duena), Musika Dibertigarria Da (publikoari musika era didaktibo batean hurbiltzea xede duena), Expodistrito (Udaltegietan antolatutako aldi baterako erakusketa-zikloa), Otxarkoaga-Txurdinagako Magia Topaketak, Errekaldeko Zirku Jaialdia edota Udaberriko Bertso Saioak (duela 30 urtez geroztik Bilbon bertsozaletasuna zabaltzen diharduen ekimena), Zorrotzako Clown Jaialdia, kaleko musika-banden partehartzeaz egiten diren Musikauzo izeneko kalejirak edota Arangoitiko Euskal Jaia, beste hainbat ekitaldiren artean.

 

Kultura Kalez Kale 2014 - EGITARAUA

01. BARRUTIA: DEUSTU

Arangoitiko X. Euskal Jaia

  • Maiatzak 6, 18:00. Umeentzako zineforum-a. Ur-etxea.
  • Maiatzak 7, 18:30. Ipuin Kontaketa. Urrezko sagarra. Kukubiltxo. Udaltegia. 
  • Maiatzak 8, 18:30. Abesbatza-kontzertua. Euskotarrak. Araneko eliza. 
  • Maiatzak 9, 18:00. Dantza ikastaro arina. Arangoitiko ikastetxea. 
  • Maiatzak 9, 19:30. Batukada. Arangoitiko Batuke Bulegoa. Auzoan zehar. 
  • Maiatzak 10, 11:30. Txalaparta tailerra eta umeentzako tailerrak. Araneko plaza. 
  • Maiatzak 10, 11:30. Erraldoiak. Auzoan zehar. Ondalan erraldoien konpartsa. 
  • Maiatzak 10. 16:30. Erromeria. Bihotz Alai. Arangoitiko ikastetxea. 
  • Maiatzak 10, 17:30. Kaleko antzerkia. Up. Xabi Larrea. Arangoitiko ikastetxea. 
  • Maiatzak 10, 19:00. Kantukalejira musikatua. Bilboko gaiteroak.Auzoan zehar. 
  • Maiatzak 10, 20:30. Kontzertua. Musikauzo. Orkresta. 
  • Maiatzak 11, 11:00. Deustuko gaiteroak eta txalaparta. Parkinga eta auzoa. 
  • Maiatzak 11, 12:30. Bertsolariak. Mikel Galarza eta ikasleak. Araneko plaza – Egileor plaza. 

02. BARRUTIA: URIBARRI

  • Maiatzak 31, 19:30. Abesbatza-kontzertua. Lagundi Abesbatza + Mendaski Abesbatza. Iglesia San Salvador (c/ Fontecha y Salazar). 
  • Maiatzak 16, 19:00. Musikauzo. Guretzat. Plaza Iturriondo (Zurbaranbarri). 
  • Maiatzak 30, 20:15. Musikauzo. BraZZtet MV. Plaza Funicular (Castaños). 

03. BARRUTIA: OTXARKOAGA – TXURDINAGA 

  • Maiatzak 17, 12:30. Musikauzo. Fanfarria Kuklux band. Calles del Grupo Garaizar (Txurdinaga). 
  • Maiatzak 17, 19:30. Zirkua. The cabret. Cía El Sainete. Plaza en la calle Jesús Galindez (Txurdinaga). 
  • Maiatzak 17, 21:30. Kontzertua. DJ Mikel Egiluz. Calle Grupo Garaizar (Txurdinaga). 
  • Maiatzak 31, 18:00. Dantzaldia. Orquesta Dantza Alai. Otxarkoagako Udaltegia. 
  • Magiaren X. Topaketa

04. BARRUTIA: BEGOÑA 

  • Maiatzak 16, 18:30. Antzerkia. Maddi pirata. Zirtaka Antzerki Taldea. Plaza frente al Centro Escolar Mina del Morro (Bolueta). 
  • Maiatzak 23, 18:30. Teatro. Al fin y al cabo, una nueva forma de vida. El Gran Rufus. Plaza frente al Centro Escolar Mina del Morro (Bolueta). 
  • Maiatzak 23, 20:30. Abesbatza-kontzertua. Jatorki Abesbatza + Euskeria Abesbatza. El Karmelo eliza (Santutxu). 
  • Maiatzak 30, 18:30. Dantzaldia. Palmeras. Plaza frente al Centro Escolar Mina del Morro (Bolueta). 
  • Udaberriko bertso saioak  

05. BARRUTIA: IBAIONDO 

  • Maiatzak 3, 12:00. Teatro de calle. Irakurriz. Shakti Olaizola. Calle 2 de mayo. 
  • Maiatzak 9, 20:30. Teatro de calle. La vida en b. Trapuzaharra. Muelle de Marzana (junto al puente San Antón). 
  • Maiatzak 10, 12:30. Kalejira de albokas por el barrio. San Adrián. 
  • Maiatzak 10, 18:00. Talleres creativos en familia. San Adrián (en el frontón, c/ Goikotorre).
  • Maiatzak 17, 13:00. Teatro de calle. Al fin y al cabo, una nueva forma de vida. El Gran Rufus. Plaza Corazón de María. 
  • Maiatzak 24, 13:30. Kalejira de albokas por el barrio. Plaza trasera de la Residencia Zabala. 
  • Maiatzak 24, 17:00. Talleres creativos en familia. Plaza trasera de la Residencia Zabala. 
  • Maiatzak 24, 18:30. Teatro de calle. Al fin y al cabo, una nueva forma de vida. El Gran Rufus. Plaza trasera de la Residencia Zabala. 
  • Maiatzak 30, 22:00. Festival de cortos y videoclips Caóstica 12. Proyección de cortometrajes de ficción, de animación y videoclips internacionales de concurso. Paseo del Arenal. 
  • Maiatzak 31, 13:00. Kalejira de albokas por el barrio. Avenida Jardines de Gernika (Miribilla). 
  • Maiatzak 31, 17:00. Talleres creativos en familia. Avenida Jardines de Gernika (Miribilla) 
  • Maiatzak 31, 19:30. Teatro de calle. Pepita liburu magikoare. Ane Monna + Oskola + Karramarroi Antzerki taldea. 

06. BARRUTIA: ABANDO - * BARRAINKUA 

Musika dibertigarria da

07. BARRUTIA: ERREKALDE

08. BARRUTI: BASURTU-ZORROTZA