Heziketa alorrean "alternatiba ugari" egon direla diote, baina azken urteotan "ikastetxetan ikasteko eskubidea betebehar bihurtu dela adierazi dute.
Kepa bozeramailearen hitzetan "eskolara ez joatea erabaki dugun familiok ia-ia ezkutuan bizi behar dugu, kriminalak izango bagina bezala". Keparen ustean bere umeak hezitzeko era ez da ikastetxetan egiten dena baino txarragoa "inondik ere", baina "gaur egun eskubidea betebehar bihurtu da eta garai bateko lehenengo intsumisoak bezala sentitzen gara".
Ikastetxe guztiak ez dira berdinak, eta ume batzuk ez dira ikastetxeetara moldatzen. Umeak hezitzeko era desberdinak daudela aldarrikatzen dute gaur Areatzan bildutako familiek, "umeen abiadurara eta ezaugarriei gehiago moldatzen direnak". Guraso batzuk ez dituzte gustuko ikastetxe masifikatuak eta bertan lan egiteko erak. Horregatik aldarrikatu dute "Hezkuntza askatasuna", gurasoek beraien umeak beste era batera hezitzeko aukera izan dezaten.