Emandako datuek argitu dute, Bilbokoa izan dela Bizkaian kexa gehien jaso duen Udala. Jasotako kexen artean daude, San Mames Barria futbol zelaiaren ondoko aparkalekuko errotuluak eta Erriberako azoka ondokoak gaztelania hutsean egotea; Basque Fest kartel handietan informazioa erdaraz baino ez egotea eta obretako oharrak eta kartelak gaztelania hutsean ipintzea.
Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik esandakoaren arabera, “2013an hamaika traba izan dira euskararen herrian euskaraz bizitzeko, gaztelania eta frantsesa lehenestea da behin eta berriro herritarrek aurkitzen duten tupustarria. Erakunde publiko zein pribatuek hizkuntza-eskubideen bermea aintzat ez hartzearen ondorioz, herritarrak eskubidez gabeturik ikusten du bere burua askotan”.
Txostena bere osotasunean irakur daiteke hemen.