Gaurko bertso-derbya igandeko futbol-derbyaren aperitifa

uriola.eus 2014ko mai. 8a, 11:17

Athleticek eta Realak jokatuko duten futbol partiduak aurten hirugarrenez bertso-saioa izango du berogailu. Oraingo honetan Onintza Enbeita, Arkatiz Estiballes eta Jon Maia, Athletic Cluben izenean eta Amaia Agirre, Andoni Egaña eta Amets Arzallus, Real Sociedaden izenean. Gai-jartzailea Josu Goikoetxea izango da.

Athletic Clubek eta BBK Aretoak antolatzen dute hirugarren edizio hau, Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin. Aurkezpen ekitaldian Jokin Garatea (Athletic Clubeko batzarkidea) Nekane Soria (Real Sociedadeko kontseilaria) eta Jon Maia bertsolaria presente egon dira.

Hirugarren edizioa gaur, maiatzak 9 ostirala, izango da 20:00etan Kale Nagusiko BBK aretoan. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte.

Bertso-derbia Athletic Club Fundazioaren ideia da, Athletic Club eta Real Sociedaden arteko derbyetako lehia osasuntsua eta, orokorrean, dagoen giro ona errebindikatzeko. Bestalde, komunean dugun kultura sendotzea eta futbola bertsozaletasunean sustatzea dira helburu ere.