Bilboko Zinemaldi Fantastikoak XX. edizioa hasiko du gaur

uriola.eus 2014ko mai. 9a, 09:45

Alfredo Montero zinegile gaztearen ‘La Cueva’ film luzearen proiekzioarekin hasiera emango diote gaur, Campos antzokian, FANT zinemaldiaren XX. edizioari. Zortzi eguneko programazioan, 40 film luzez eta 40 film laburrez gozatzeko aukera izango dute ikusleek.

 FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoak XX. edizioa hasiko du gaur, ostirala, 20:00etatik aurrera, Campos Eliseos Antzokian, Alfredo Montero zinegile balear gazteak zuzendu eta hainbat sari jaso dituen La Cueva filmaren proiekzioa tarteko duen inaugurazio-ekitaldiaz. Zeremonia-maisua Lander Otaola aktorea izango da (Ocho apellidos vascos filmeko “borrokalaria”), Cabaret Chihuahua antzezlanean lankide dituen antzezleez inguratuta. FANTen irekierari jarraipena emanez, genero fantastikoko 11 euskal film pantailaratuko dira, filmen egileek aurkeztuta. Inaugurazio ekitaldian, Ibon Areso Bilboko Alkateak eta Ibone Bengoetxea Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotziak parte hartuko dute, bai eta zinegileek, antzezleek eta XX. edizio honetako bestelako gonbidatuek ere.

Nontzefilmak film laburren lehiaketaren proiekzioa, larunbatean

Larunbatean, maiatzak 10, aurtengo Nontzefilmak film laburren lehiaketaren proiekzioa egingo da 22:00etan Bilboko Alondegian dauden Golem zine-aretoetan. Sarrera doakoa izango da eta aurtengo edizioko lan onenak ikusi ez ezik, lan irabazleak ere iragarriko dira.

Ondoko filmak proiektatuko dira:

ZINEA 

1.   Hola Papá (Boris Franco Navarrete, Madrid)

2.   Txintxo ibili (Gorka Larralde del Solar, Iruñea)

3.   Focus (Herminio Cardiel, Bilbao)

4.   Push up (David Galán Galindo, Bilbao)

5.   Bandera (Koldo Almandoz, Donostia)

6.   Tipos Serios (Juls Gars, Madrid)

7.   Plaza Bakarra (Ion Vázquez, Irun)

8.   Ahaztutako Denboraren mapa (Alberto Gastesi, Donostia)

9.   Morado (Néstor Fernández, Bartzelona)

10.  Voluntario (Javier Marco, Madrid)

11.  Mayoría absoluta (Bogdan, Madrid)

ANIMAZIO 

1.   Dark voice of Angelique – Woodpecker (Nikolay Belov, Errusia)

2.   A Life with Asperger's (Jaime Ekkens, AEB)

3.   A lifestory (Nacho Rodríguez, Madrid)

4.   Tiroketa (Amaia Zuriarrain Cabrera, Anoeta)

5.   Discovery (Carlos Cenoz Bermejo, Nafarroa)

6.   Galactic morning (Juan Belmonte, Barcelona)

7.   Libertad (Gerardo Cosenza, Argentina)

8.   Bihotza isilpean dagoenean (Stefano Decataldo Ayarza, Portugalete)

 

Informazio gehiago hemen.