Barik txartela, txartel bakarra izatera hel daiteke, bidaia kopuruagatik, ikaslea izateagatik, taldeko erabileragatik, egindako ibilbideengatik edo pentsionista izategatik, txikiagotutako tarifen aukera bere banda magnetikoan sartzen duen txartelaren aldeko apustua egiten dugu... beti pertsonen urteroko sarreren arabera.
Txartel bakarrak ibilgailu pribatuaren erabilera, airean kutsadura eta gastu energetikoa txikiagotzeko aukera irekitzen du. Garraio kolektibo baten eta bere koordinaketaren alde apustu egiten dugu, txoko guztietara iristeko, baliabideen arteko konbinaketa eskuratzeko eta mugikortasuna pertsona guztiei baimentzeko.
Txartel bakarrarekin batera, garraioan autoritate bakarra izatea bilatzen dugu, gure lurraldeko garraio guztiak hobetu eta koordinatuko dituena, hauek eraginkor eginez. Gauzak horrela, administrazioei txartel bakarra martxan jar dezatela eskatzen dugu.