Gaur aurkeztuko da TI West zuzendari eta Kate Lyn Sheil aktore duen The Sacrament lana Alondegiko Golem 1 aretoan, 17:45an. 95 minutu irauten duen filmak, Jim Jones sektari erreferentzia egiten dion komuna erlijiosoa du oinarri. TI West errealizadore eta gidoilari gaztea beldurrezko zinemaren erreferentzia bihurtu da azkenenaldian. La Casa del Diablo (2009), Cabin Fever 2 (2009) eta batez ere, The Innkeepers (2011) lanarekin ospea irabazi zuen estatubatuarrak. Orain bertan In the Valley of Violence proiektuan dabil lanean.
The Sacrament filmaz gain, hainbat herrialdetako filmak proiektatuko dira gaurkoan. Hementxe egitaraua:
Alondegiko Golem 1 aretoan.
15:30ean ESCAPE FROM TOMORROW (USA) Randy Moore 90’ (Azpititulazio elebiduna)
17:45ean THE SACRAMENT (USA)- Ti West 95’
22:00ean OXV: THE MANUAL (Australia/UK)
Alondegian Golem 2 aretoan.
15:30ean SHIRI - Je-kyu Kang 125’
17:45ean OBRA 67 (Esp) - David Sainz 104’
DETECTIVE DEKETTO (Esp) - Venga monjas 32’
22:00ean CAPA CAÍDA (Esp) - Santiago Alvarado 92’
Jarraiki Anartz Bilbaok FANT jaialdiaren harira asteburuan egindako ekarpena:
Ostirala
Jaialdiak Alfredo Montero espainiarraren La cueva bota zuen Lander Otaola antzezleak zuzendu zuen Campos Eliseos Antzokian leku izan zuen gala Irekiera Ekitaldian. Monteroren arabera, "muturreko biziraupenari buruzko lana da" eta 2012ko Sitgeseko zinemaldi ospetsuan proiektatu ostean, eta ekoiztetxe indartsu batengandik jasotako babesari esker, filma goitik behera berreginda aurkeztu zuen Bilbon. Antzezleak prest agertu ziren eta aurrera, kobazuloan sartu ginen berriro". Horrela, pertsonaien arteko harremanetan sakondu eta tentsioa areagotu ahal izan zuten, azken emaitzaren mesederako. Morena Films ekoiztetxea egitasmora batu izanari buruz, "filmaren funtsa, mamia, bere horretan mantendu da -jarraitzen du zinemagileak-, baina hazi egin da La Cueva; lehen pelikula txikia zen, eta orain handia". Irekiera Galaz aparte, ostiraleko jarduna FANT Laburrean atalean lehian diren euskal film laburrak proiektatuta itxi zituen zinemaldiak azpititulazio elebidunarekin pantailaratuta.
Larunbata
Lander Otaola aktoreak kasik gaztelaniaz gidatu zuen gala apal batek ireki zuen FANT jaialdia hiriko alkatea bera Campos Antzokian zela; “zinema fantastikoaren eta beldurrezkoaren zale izango zarete, politikariak izanda!”, bota zien Otaolak, eta mesedez filma bukatu arte bertan egoteko eskatu. La Cueva itogarria proiektatu zen gero, eta filmaren zuzendaria zein bost antzezleak bertan zirela profitatuta, mukuru betetako antzokian berbaldia ere izan zen bukaeran.
Bitartean, Golem 1 aretoan FANT Laburrean atalari ekin zioten. Ez da zinemaldiko emanaldirik iragarriena izaten, baina zaleek asko estimatzen duten atala da FANT Laburrean, beti aurkitzen baita harrituko zaituen lanen bat bertan. Zaila izaten da aretoratu aurretik filmen berri izatea eta normalean itsu-itsuan gerturatzen da zalea FANT Laburrean emanaldira; honakoan baina, Lights Out lan suediarrak jakinmina piztu zuen, 3 minutu eskas irauten dituen lana fenomeno birala bihurtu baita sare sozialetan lavacadetwister adituaren arabera.
Bestetik, Nontzeberri kultur atariak urtero antolatu ohi duen Nontzefilmak lehiaketak sariak banatu zituen. Zinema saria Néstor Fernándezentzat izan zen Morado lanagatik 1.500€-ko ordainsariarekin. Animazio saria, berriz, A Life with Asperger's obraren egilea den Jaime Ekkensentzat izan zen 1.500€-ko ordainsariarekin ere. Eta azkena, Euskara saria Ahaztutako denboraren mapa A.Gastesiren film laburrak irabazi zuen 2.000€-ko ordaisariarekin.
Hamalaugarren edizio hontan, Julen Azpitarte arduradunak esan bezala, 75 film jaso zituen Nontzefilmak lehiaketak, horietako 21 Euskal Herrikoak. Atzerritarren artean, AEBetako, Errusia zein Latinoamerikako lanak ere izan dira. Batzuk dramatikoak, umoretsuak besteak; teknika ezberdinekin eginak eta askotarikoak izan ohi dira. Horietariko hogei gauean proiektatu zituzten, euskarazko azpidatziekin.
FANT 2 Fun atalaren barruan, Grindhouse Troma gaua hartuko du zinemaldiak, The Toxic Avenger eta Redneck Zombies botata. 1974an Michael Herz eta Lloyd Kaufman-ek sortua da Troma; filmen ezaugarri nagusiak sexua, indarkeria eta odol litroen gehiegizko erabilera dira.
Igandea
Sail Ofizialari ekin zioten, lehian diren hamaika filmetatik hiru botaz: Marco J. Riedl eta Carsten Vauth alemaniarren On Air izan zen pantailaratzen lehena bazkalostean, eta E.L. Katz estatubatuarraren Cheap Thrills azkena gauez; tartean James Ward Byrkit-en Coherence proiektatu zen, estatubatuarra hau ere. Film bakoitzak ordezkariren bat izan zuen Bilbon; On Air lanak bi zuzendariak ez ezik Charles Rettinghaus antzezlea ere presente izan zuen, Coherence filmak Nicholas Brendon antzezlea eta Cheap Thrills filmak zuzendaria, hain zuzen.
Korea FANT zikloa ere abiatu zen Golem zinemetako 2 aretoan Park Chan-Wook -iaz Stoker-en aurre estreinaldia egin zuen Bilbon eta bertan izan genuen- eta Kim Ki-Duk bezalako zuzendariei esker mendebaldean gero eta ezagunagoa egiten ari den Koreako zinemagintza ezagutzera ematera zetorren zikloa, besteak beste Hyun-seung Lee-ren 2005eko Il Mare - Siworae filmarekin.