Jardunaldi Katalanen IV.edizioa abiatuko da gaur

uriola.eus 2014ko mai. 14a, 12:00
Laugarren urtez, Kataluniari buruzko jardunaldiak egongo dira Deustun eta Bilbon, gaurtik larunbatera. Pili Alvarez, antolatzaileetako batek, prestatu dituzten nondik norakoak azaldu dizkigu eta hiritarrei parte hartzeko deia luzatu die.

Bartzelonan argitara atera den "polizia ustelkeria kasurik larrienetarikoa" islatzen duen `4F, ni Oblit ni perdo´ dokumentala proiektatuko dute gaur, 19:00etan, Zirika! Herri Gunean. Horretaz gain, larunbatera biartean beste hainbat egitasmo egingo dituzte Kataluniako bizimodua eta ohiturak gertuagotik ezagutzeko.

Ostiralean, hilak 16, 19:00etan, Deustuko Gazte Lokalean Panrico-ko langileen borroka Santa Perpetuari buruzko hitzaldia eskainiko dute bertako bi langileren parte hartzearekin eta ondoren, pintxo Katalanak zein aigua de Valènciaz gozatu ahalko dute bertaratzen diren lagunek. Egunarekin bukatzeko, jai giroa nagusituko da gazte lokalean.

Maiatzaren 17an, larunbata, 14:00etan, bazkari herrikoi Katalana egongo da. Bertan, bertsoak zein garrotinak abestuko dituzte Bilbo Zaharreko kultur etxean. Gauean, Tarragonatik etorritako `Los humanos intentandolo´ eta `Ai caraio!´ taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da 7 Katu Gaztetxean.