Berreginen Museorako sarrera doakoa izango da asteburuan

uriola.eus 2014ko mai. 14a, 10:00

Bisitariek, Euskal Museoarekin, Arkeologi Museoarekin eta Arte Sakratuko Elizbarrutiko Museoarekin batera antolatutako “Itsasoak daroana” jarduera didaktikoan parte hartu ahal izango dute ere.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bilboko Berreginen Museoak datorren asteburuan ospatuko du Museoen Nazioarteko Eguna. Asteburu osoan instalazioak ordutegi berezian egongo dira zabalik, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara.

Museora sartzea doakoa izango da larunbatean eta igandean, eta bertaratzen direnek, Euskal Museoarekin, Arkeologi Museoarekin eta Arte Sakratuko Elizbarrutiko Museoarekin batera antolatutako “Itsasoak daroana” jarduera didaktikoan hartu ahal izango dute parte.

Museoen Nazioarteko Eguna Europa osoan ospatzen da, eta kultura eta aisia aukeraketa zabala eskaintzea bilatzen du, bisitarien esku zenbait jarduera jarriz, museoak herritarrengana hurbiltzeko. Berreginen Museoaren kasuan, osatu beharreko jarduera ¡Garaipenera… arraunka! izango da, eta Samotraziako Garaipenaren eskulturaren inguruan zentratuko da. Euskal Museoan baleak zelan harrapatzen ziren azalduko da, balea-ontziari, arrantzarako tresnei eta espezie horretatik jasotzen ziren produktuei buruzko informazioa bilduz. “Bila ezazu Arkeologi Museoko itsasontzi hondoratua” da Arkeologi Museoak proposatzen duen jarduera, Urbietako Kroskoaren, duela 500 urte Gernikako itsasadarrean hondoratuta utzi zen itsasontziaren, sekretuak aztertzeko. Elizbarrutiko Museoan aldiz, artelan askok, Bizkaira heldu arte, itsasontziz egin duten bidea azalduko da.