Familiaren Astearen 15. edizio honen ospakizuna Nazio Batuen Batzar Nagusiak ezarritako Familiaren Nazioarteko Egunaren 20. urtemugarekin bat dator eta pedagogiaren nahiz familia-harremanen aditu garrantzitsuak izango dituen doako topaketetan parte hartzeko aukera eskainiko du.
Programa osatzeko, Familiaren III. Lasterketa egingo da hurrengo igandean, maiatzaren 18an, eta Familiaren XV. Kirol Eguna, berriz, hurrengo asteko igandean, maiatzaren 25ean, egingo dute. Bertan egongo dira familia osoak parte hartzeko moduko hainbat kirol-jarduera eta jolas. Horietan, gehien parte hartzen duten familientzako garaikurrak eta sariak banatuko dira, esate baterako, bidaiak, zinemarako urteko bonuak, Athleticen baloiak, operarako sarrerak, argazki-kamerak, irristailuak, itsasadarrean zehar Paddle Surfean ibiltzea, etab.
AFAE-Euskadiko Familia Ekintza elkarteak antolatu du Familiaren XV. Astea eta Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute, Euskaltel, El Correo eta BBKrekin batera.
-
Eguna
Ordua
Ekitaldia
Lekua
Astelehena
maiatzak 12
19:00
Nola motibatu gure seme-alabak?
(Hirukidek antolatutako hitzaldia)
Hizlaria: Luis Angel Diaz, Psikologia Klinikoan eta Osasun Psikologian aditua
IIBZ/CRAI liburutegia-Deustuko Unibertsitatea.
Ellakuria Aretoa
Maiatzak 16 ostirala
09:00/ 14:30
Tratu onean eta lotura afektibo sendoetan oinarritutako familia-harremanak
(Eusko Jaurlaritzak antolatutako jardunaldia)
www.inscripcionweb.net/jornadafamilia/
Deustuko Unibertsitateko Auditorioa
Maiatzak 18 igandea
11:00
Familiaren III. Lasterketa
(El Correok eta Bilbao Kirolak sozietateak antolatuta)
www.vamosacorrer.com
Guggenheimeko lautada
Astelehena
maiatzak 19
20:00
7 minutu arreta hobetzeko. Metodo musikal berriztatzailea, umeekin zientifikoki probatua.
AFAE-Euskadiko Familia Ekintza elkarteak eta Vocento Fundazioak antolatutako hitzaldi-elkarrizketa)
Parte-hartzaileak:
-
Marta Toro, Vienako Unibertsitateko Jokabidearen Biologiako doktorea.
-
Manuel Cuenca, Deustuko Unibertsitateko Pedagogiako katedraduna .
El Correo Kultur Gela. Karmengo Aretoa (Indautxu)
Igandea
maiatzak 25
10:30/ 14:00
XV. Familiaren Kirol Eguna
(AFAE-Euskadiko Familia Ekintza elkarteak antolatutako jardunaldia)
Minigolfa, makillaje-tailerra, jostailu erraldoiak, lasterketa tandemetan, herri-kirolak, puzgarriak…
11:00-12:00. Mugendo Eskolen Erakustaldia. Filipinar Dantzak.
12:30. Emanaldia: “La Fábrica de Magos”.
13:00. Sari eta garaikurren banaketa.
Valen Magoak aurkeztuta.
www.accionfamiliareuskadi.org
Casilda Iturrizar Parkea
-