Arkeologi Museoak, Berreginen Museoak, Eleiz Museoak eta Euskal Museoak bat egin dute Museoen Nazioarteko Egunera begira joku bateratu bat prestatzeko. `Itsasoak daroana´ bezala izendatu dute.
Museo batetik bestera ibili beharko dute parte hartzaileek duela 500 urte hondoratutako itsasontzi bat bilatzeko; Greziako estatua baten eta kirol marka ezagun baten arteko lotura topatzeko; baleak nola ehizatzen ziren eta horietatik zein produktu eskuratzen zen jakiteko; edota, gaur egunera arte heldu diren objektu baliotsuak ikusteko ere.
Egitasmoa 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiei zuzenduta dago eta material didaktikoaz baliatuko dira. Hau gutxi balitz, parte hartzaileek museoko sarrera dohan eskuratuko dute eta opari bat emango zaie.
Igandean, maiatzak 18, Euskal museoan, helduentzako bisita gidatuak dohan egingo dira 11:00etan euskaraz eta 12:00etan gazteleraz.