uriola.eus

XXV. Soietxeko kuartelera martxa

  Jendartea
XXV. Soietxeko kuartelera martxa
Bizkaiko zenbait talde antimilitarista eta ekologistek, tartean Bizilur, Ekologistak Martxan, Bilboko KEM-MOC eta KAKITZAT, Mungiako Soietxeko kuartel militarraren aurkako martxa tradizionala egin dute. Aurten XXV. aldia da protestaldi hori egiten dena.

Talde antimilitaristek, baserritarrez jantzita eta aitzur batzuekin, porruen landaketa tradizionala egin dute Soietxeko kuartel militarraren aurrean, lur zoru hauek porruak landatzeko izatea eskatuz, gizartearen behar izan bat izateaz gain, “porruak osasungarriagoak eta bonbak eta balak baino hobeto digeritu ahal direlako”.


Antzezpen txiki honetan, militarren aurrean, landatu egin dute kaskulore erraldoi bat, hau da, kasku militar bat, loreontzi gisa, bere barnetik lore bat irteten delarik. Porruak banatu dira han zeuden pertsonen artean, “Bota kuartelie ta erein porrue!” ohiukatzen zuen bitartean. Lau metroko kaskulore horren bidez, baita porruen landaketa esanguratsuz, aktibistek irudikatu nahi dute koartelaren birziklaketa, baita gerrarako erabiltzen diren dirua, lurra eta pertsonena. Deialdian parte hartu duten kolektiboen arabera, guzti hori erabili behar da gizarte eta ingurugiroko benetazko beharrak betetzeko.


Deialdia egin duten taldeen arabera, espekulazio finantzieroak ekarri duen krisialdia gaur egun milioika lanposturen galera, pobreziaren hazkundea eta orain arte ezagutu ez den moduko bazterketa soziala ari da eragiten. Eta egoera hori eskubideak eta lorpen sozialak murriztu eta gizarte arloko diru sailak txikitzeko aprobetxatzen dute Estatuek. Gastu militarretan, ostera, ez da murrizketarik nabaritzen, lehengo mailari eutsi edo erdi ezkutuan gora egin duten gastuak baitira.

Krisialdiak ez du arrastorik utzi ez militarismoan ez kontrol sozialean, non programa militar berriak, milioiak balio dituen misilen aurkako ezkutuak, edota armamentu berria erosketei buruz hitz egiten da, eta bestetik hezkuntzan, osasun arloan edo gizarte zerbitzuetan murrizketa orokorrak pairatzea.


Martxaren edizio berri honetan, talde antimilitarista eta ekologistek Gobernuak militarizazioan duen apostuari uko egin nahi dute, are gehiago desberdintasuna handiagotzen dituen murrizketen testuinguru honetan. Bide horretatik, populazioaren geroa bazterketa sozial eta pobrezia baino ez dira.


"Gizarterako, askoz probetxugarriagoa da, baita sen onekoa, lur honetan bakea eraikitzea, eta ez gerra; lurralde honetan kuartel bat egon beharrean, Herriaren zerbitzura egon; kultura eta justizia landatzea... Horregaitik, armak baino, badugu nahiago lur militarizatu honetan porruak haztea"- aldarrikatu dute.


BOTA KUARTELIE TA EREIN PORRUE!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa