Bilbo
EH Bilduk omenaldi xume bat eskainiko die bihar Gatzaren Matxindaren ondorioz 1634 urtean Espainiako monarkiak hildako sei bizkaitarrei. Josu Juaristi Europar Parlamenturako hautagaiak lore sorta bat utziko du eguerdiko 12etan 1634ko maiatzaren 24an hilarazi zuten lekuan, San Antoneko elizaren horma nagusian.
Juaristik, Espainiako monarkiak hilarazitako sei bizkaitarren memoria aldarrikatzeaz gain, orduko matxinada eta gaur egungo krisi egoeraren arteko paralelismoa azpimarratu du. EHBilduk, bukatzeko, halako ekimenak Udalak bere gain hartu ez izana deitoratzen du.