GAZTEA TECH gazteentzako teknologia tailerretan izena emateko epea zabalik

uriola.eus 2014ko mai. 20a, 12:01

Bilboko Udalak GAZTEA TECH teknologia tailerretan izena emateko epea zabaldu du. Gazteoi zuzendutako tailerrok ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean egingo dira. 3D inprimagailuak, erroboten programazioa eta teknologia jantzietan txertatzeko formulak izango dira gaiak.

Bilbon erroldatutako 16 eta 25 urte bitarteko gazteek har dezakete parte tailer hauetan, eskaintzen diren hiru aukeretako bakar bat hautatuta:

  • 3D INPRIMAGAILUAK- DISEINU ETA FABRIKAZIO DIGITALA (euskaraz eta gazteleraz) (40 leku)
  • ROBOTIKA ETA PROGRAMAZIO SORTZAILEA (gazteleraz soilik) (40 leku)
  • TEXTILE HACKING-WEARABLE TECH (euskaraz eta gazteleraz) (40 leku)

Tailerrak ekainaren 30etik uztailaren 4ra egingo dira, goizeko 9:30etatik 13:30ak arte, Basurtuko Udaltegia (Zankoeta, 1). Matrikulazioak 26,58 euroko preizoa du, eta maiatzaren 21era arte eman daiteke izena, lekuak agortu bitartean.

Informazio xeheagoa nahi izanez gero, hona udalak argitaratu duen triptikoa (PDF)