‘Giza-Tximinoa’ antzezlana ikusgarri izango da Arriaga Antzokian

uriola.eus 2014ko mai. 21a, 09:00

Bizirauteko gizaki bihurtzen den tximino baten istorioa da Jokin Oregik zuzendu eta Borja Ruizek antzeztua. Franz Kafkaren ‘Informe para una academia’ obraren egokitzapena euskarara.

Jokin Oregik zuzendatutako obran da protagonista Borja Ruiz, KABIA antzerki-ikerkuntzarako guneko zuzendaria. Giza-Tximinoa 50 minutuko atzerkia Franz Kafkaren Informe para una academia obraren egokitzapena da eta bizirauteko gizaki bihurtzen den tximino baten istorioa kontatzen du. 

Hurrengo asteazkenean, maiatzak 28, 20:00etan Giza-Tximinoa euskarazko antzezlana ikusgarri egongo da Arriaga Antzokian.Sarrerek 8-12 euro bitartean balio dute. Informazio gehiago hemen.