Paisaia eta bere hutsuneak Carla Andraderen erakusketan

uriola.eus 2014ko mai. 22a, 09:00
Carla Andrade artistak ‘Oihartzunen geometria’ proiektua aurkeztu du Bilbao Arten, paisaiari buruzko argazkilaritza lana, serie ez narratiboa, formatu txikiko argazkiak eta bideoak.

Paisaiaren bidez espazioan dagoen hutsuneari buruz hausnartzen dute Carla Andraderen argazkiek. Bilbao Arteko 2013ko artista egoiliarra izan zen Andrade (Vigo, 1983) eta orduko ekoizpen propiotik hautatutako pieza batzuk erakusketa batean bildu ditu: ‘Oihartzunen geometria’ deritzon proposamena.

Erakusketa Bilbao Arten ikusgai egongo da bihartik, maiatzak 23, ekainaren 14ra arte.