Kultura munduko hainbat lagunek bideo bidez babesa agertu diote frackingaren aurkako kanpainari

uriola.eus 2014ko mai. 22a, 10:05

Aste honetan aurkeztu dute frackingaren aurkako herri ekimen legegilea sustatzeko egindao bideoa. Bertan aurpegi ezagun ugari ageri dira frackingak ekarriko dituen ezbeharrak azalduz eta herri ekimena babesteko sinadurak eskatuz.

2013ko abenduaren 31n Frackingaren aurkako mugimenduek herri ekimen bat aurkeztu zuten frackingaren debekua eskatzeko. Geroztik, egitasmo ugari burutu dituzte sinadura bilketaren bidez herri ekimen legegilea sustatzeko.

Oraingoan, kultura arloko hainbat pertsonak; Porrotx, Unax Ugalde, Amaia Zubiria, Itziar Ituño, Pello Reparaz, Ines Osinaga eta Osoron, besteak beste, bideoa bat egin dute herritarren sinadurak biltzen laguntzeko.

Frackingaren inguruko hitzaldiak Bilbon

Apirila eta maiatza bitartean, Fracking Ez Bizkaia plataformak ere hitzaldiak eskaini ditu Bilboko hainbat auzotan. Azkena atzo izan zen Otxarkoagan eta guztietan argi utzi dute "haustura hidraulikoaren teknikaren bitartez zaharkitua dagoen eredu energetikoa mantentzeko apustua egitea, burutu behar ez den akatsa dela".