Hego Euskal Herrian, 288.818 lagun zeuden lanik gabe apirilean. Datuei erreparatuta ohartu gaitezke Bizkaia dela lau herrialdeen artean langabetu kopuru handiena biltzen duena: 102.300 pertsona. Gauzak horrela, Bizkaiko langabetuen asanbladek deituta, manifestazioa batek langabezia eta pobrezioaren kontrako aldarria Bilboko kaleetan barrena zabalduko du.
Deitzaileen esanetan, langabezia eta pobreziaren datu kezkagarriak "krisiaren kudeaketa antidemokratiko honetan burutzen diren politika zehatzen fruitu zuzena dira; hartutako erreforma eta neurri antilaboralen bidea, herritarrak pobretzen eta gure ekonomia suntsitzen ari delako".
Euren esanetan, politiken norabidea errotik aldatu beharra dago, "aberastasun nahikoa sortzen baita denak duintasunez bizi ahal izateko. Gauzak horrela, hitzordua zehaztu dute gaur, 12:00etan, Arriagan, "Langabeziaren eta pobreziaren aurka... Borrokatu!" lelopean.