Uribarri eguna 2014: auzoari eta auzotarrei gorazarre

uriola.eus 2014ko maiatzaren 23a

Aurreko urteetan bezala, egitarau oparoa prestatu du Uribarri Auzolanean plataformak Uribarri Egunerako. Larunbat honetan, eskoletako landan guneak egongo dira eta adin guztiei zuzendutako egitarau zabala.

URIBARRI EGUNA 2014 - MAIATZAK 24 LARUNBATA

1. Gunea. 11:00etatik 14:30etara:
- Auzoko eragileen azoka egongo da auzokideek haien lana ezagutu ezaten.
- Liburu trukaketa egiteko aukera egongo da.

2. Gunea. 11:00etatik 14:30etara:
- Euskal Herriko produktuen nekazari-azoka.

3. Gunea. 11:00etatik 14:30etara:
- Umeentzako jolasak.

4. Gunea:
Dohako tailerrak auzoko eragileen eskutik.
11:00 - 11:45: Euskara klasea Tanttaka Euskara Taldearen eskutik.
12:00 - 12:45: Aletu Emakumeen Elkarteak emandako Tai-Chi tailerra.
13:00 - 13:45: Bizitegi Elkartearen larru tailerra.
14:00 - 14:30: Salbatzaile Dantza Taldeak eskainitako dantza tailerra.
15:00 - 17:00: Herri Bazkaria (7 euro). Aurretik izena eman beharra dago Uribarri Elkartean, Endika Tabernan edota Bizitegi Elkartean.
17:00 -17:45: Sudurkeria Sorkuntza Taldeak Bingo Txou-a antolatu du.
18:00 - 19:30: Uribarriko gazteek Zumba, Slackline eta Hankapalu tailerrak emango dituzte.
20:00 - ...: Egunarekin bukatzeko, kantu poteoa egongo da auzoan barrena.