Komikia gaztelaniaz idatzi dau, He visto ballenas, baina aldi berean euskeraz be urten da, Bego Montoriok itzulita. (Astiberri)
Benetako jazoerea dau oinarri De Isusiren komikiak, eta personaiek hartu-emon laburra izan baeben be, eragin handia izan eban bientzat. Alkarrizketak dira nagusi kontakizunean, protagonisten artekoak, eta personaiek eurek euren buruekaz dituenak. Akuarelak erabili ditu, kolore grisa eta horia.
Personaiek alkarri parkamena eskatu barik be, euren arteko topaketea egon zan. Eta holaN kontetan dau egileak errealidadea eta fikzinoa nahasten dituan lan honetan. Kaleratu orduko Isusik ETAko kide izandako persona bati eta ETAren biktimari biri emon eutsien liburua, euren eretxia jakiteko. Gustau jaken, eta aurrera egin eban proiektuak.
Komikia gaztelaniaz idatzi dau, He visto ballenas, baina aldi berean euskeraz atera dau, Bego Montoriok itzulita.
Javier de Isusik (Bilbo, 1972) Arkitekturea ikasi eban, baina ez eban denpora askorik egin lanbide horretan. Komiki lehiaketa batzuk irabazi ostean, 2004an, Los viajes de Juan Sin Tierra komiki saila argitaratzen hasi zan. Frantsesez, portugesez eta finlandieraz kaleratu ditue lanok. Urteotan beste makinatxu bat komiki plazaratu ditu, besteak beste, La partida del soldado (2011), Historias del olvido (2007) eta Ometepe.
Bizkaie!